Adimen-urritasuna edo autismoa Haur-Hezkuntzako gelan.
Euskal Herriko UnibertsitAeak argitaratu du.
Egileak:
Marta Sarasa Maia, Leire Darretxe Urrutxi, Zuriñe Gaintza Jauregi
LIBURU HONEN FITXA:
Autorea:
Marta Sarasa Maia, Leire Darretxe Urrutxi eta Zuriñe Gaintza Jauregi
ISBN:
ISBN: 978-84-9860-600-3
Egilea:
Marta Sarasa Maia. Donostiako Irakasleen Unibertsitate eskolako
irakaslea. Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia.
Leire Darretxe Urrutxi. Leioako Irakasleen Unibertsitate eskolako
irakaslea. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza.
Zuriñe Gaintza Jauregi. Leioako Irakasleen Unibertsitate eskolako
irakaslea. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza.
Helburuak:
Eskola Inklusiboaren ildotik, ikasmaterial honen helbururik nagusiena
hurrengoa da. Alde batetik, adimen-desgaitasuna edo autismoa duten
pertsonekiko eta haien familiarekiko jarrera positiboa sustatzea, hau
da, haiekiko interesa sustatzea eta sentsibilizatzea, aurre iritziak
alde batera utzita. Honekin batera, eskolak ikasle guztien heziketa
prozesua aurrera eramateko dituen zailtasunetaz eta erronkaz ere
hausnartzea dugu helburu.
Norentzat izan daiteke baliagarria:
Magisteritza ikasketak egiten ari diren ikasleei bereziki dago
zuzenduta, hala ere baliagarria izan daiteke ere irakasleak direnentzat
eta adimen-urritasuna eta autismoaren espektroaren nahasteei buruz
gehiago jakin nahi dutenentzat.
Edukia eta egitura:
Liburu honek bost atal nagusi ditu. Lehenengoan adimen-desgaitasuna
zertan datza azaltzen da. Bigarrenean, autismoaren espektroaren
nahasteak azaltzen dira. Hirugarren atalean, behaketa bat nola egiteko
ideiak ematen dira. Laugarrenean, gela antolatzeko ideia garrantzitsu
batzuk proposatzen dira. Bosgarrenean, familiaren eta eskolaren arteko
harremanei buruzko hausnarketa egiten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario