lunes, 16 de diciembre de 2019

KONFIDENTZIALTASUNA ESKOLAN - LA CONFIDENCIALIDAD EN LA ESCUELA : FEVAS PLENA INCLUSION EUSKADI

FEVASek “Konfidentzialtasuna eskolan, egin bat erronkarekin” gida argitaratu du, hezkuntza arloko profesionalek gai konplexu horren inguruan izan behar duten gogoeta bultzatzeko eta beraien jardunbide profesionalean kontuan izan dezaten jarraibideak eskaintzeko.  Irakasleak, pribatutasunak hezkuntza eremuan duen garrantziaz jabetu behar dira, are gehiago adimen eta garapen urritasuna duten ikasleak direnean.